Mitologia zer den hobeto azaltzeko ezinbestekoa zaigu mito hitzaren esanahia lantzea edota aztertzea. Mitoa antzinako jainko eta heroiei buruzko kontakizun imajinarioak dira, beraz ez dute errealitatean inolako oinarririk. Mitoak naturako indarrak zergatik gertatzen ziren azaltzeko asmatu ziren eta horrela jarraitu zuten filosofia agertu zen arte. Izan ere filosofiak alde batera utzi zituen mitoak ez zutelako azalpen logikorik.
Beraz, mitologia mitoen multzoa edo mitoen esanahia eta jatorria aztertzen duen zientzia da. Herrialde bakoitzak bere historian zehar bere mito propioak izan dituzte eta horrela garatu dute bere mitologia. Baina, ezin dugu ahaztu mitologia oraindik bizi dela munduko zenbait lekuetan non arrazoimena (logos) oraindik ez den heldu. Gainera jakin behar dugu, gaur egungo erlijioak ere kutsu mitologikoa dutela, beraiek kontatzen dituzten zenbait gertakizunak ez dutelako azalpen logikorik.
Behin mitoa eta mitologia zer diren azaldu ondoren, hurrengo mitologiei buruz mintzatuko gara (klikatu mitologia bakoitzean berari buruzko guztia irakurtzeko):